faq

  • Nor dira senide tronkeroak?

    Bizkaiko Foruarekin bat etorriz, eta tronkalitatearen ondorioz, onibarren titularrak horiek xedatu ahal izateko, senide jakin batzuen eskubideak errespetatu behar ditu; horregatik, senide horiei senide tronkero deritze. Hori abiapuntua izanik, senide tronkeroak hauexek dira:

    - Ondorengoenganako lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak, baita adopzio bidezkoak ere.  Lerro horretan, senidetasun tronkala gradu-mugarik gabe luzatzen da.

    - Aurrekoenganako lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurrekoak.  Lerro horretan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarra lehendabizikoz eduki zuen aurreko horrekin.

    - Bizirik dagoen aita edo ama, ezkontza bitartean erosi edo irabazitako ondasunei dagokienez, baldin eta seme-alaba erkideek ondasun horiek eskuratu badituzte, herentzia bidez, aurrez hildako ezkontidearengandik.

    - Albokoenganako lerroan, onibar tronkala zein lerrotatik etorri (aitaren lerrotik edo amaren lerrotik) eta lerro horretan senide direnak.  Lerro horretan, senidetasun tronkala odolkidetasuneko laugarren gradu zibilean bukatzen da, hori barne.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra