faq

  • Zein dira onibarrak eta zer ondorio du onibar izateak?

    Bizkaiko foru-zuzenbide zibilari helduta, eta tronkalitatearen ondorioetarako, onibarrak dira ondasun jakin batzuen gaineko jabetza eta gainerako gozatze-eskubide errealak. Ondasunok, izatez, ondokoak dira:

    1. Lurzorua eta horren gainean eraiki, landatu edo ereindako guztia.  Ondasun higigarriak aurreko horietarako destinatuta badaude edo haiei lotuta, higigarriok ere onibarrak dira, salbu eta, kalterik gabe bereizteko modukoak izanik, bereizita eskualdatzen direnean. Tronkalitatearen printzipioa ez zaie aplikatzen, ordea, banandu gabeko fruituei; landareei, lurzorutik bereizita eskualdatzen direnean; ezta arbolei ere, horiek mozteko besterentzen direnean.

    2. Hilobiak elizetan.  

    Bizkaian, onibarren gaineko jabetza tronkala da, eta, ondorenez, onibarren titularrak horiek xedatu ahal izateko, senide tronkeroen eskubideak errespetatu behar ditu.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra