faq

  • Bizkaiko lurraldearen zein zati dagokio Lur lauari?

    Lur lau (edo Infantzonatu) izena erabiltzen da, Bizkaiko lurralde historiko osoa izendatzeko, betiere salbuespen izanik Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentzia hiribilduetako zati forugabea, Urduñako ziutatea eta Bilboren egungo udalerria. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legearen helburuetatik bat zen haren lurralde-zabalkuntzari buruz zalantza guztiak uxatzea. Horretarako, Bizkaiko hiribildu forugabeen udalei planoa prestatzeko agindua eman zien; plano horrek mugatu behar zituen, batetik, jatorrizko hiriguneak, eta, bestetik, hirigune horien aldameneko lurzoruak, baldin eta «hiri-lur» gisa kalifikatuta bazeuden, udalaren indarreko planeamenduaren arabera. Udalek plano horiek prestatu zituzten, eta egun interesdunen eskura daude, kontsultatu nahi izanez gero.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra