faq
-
Egia al da izatezko bikotekideak ezkondutakoen parekotzat hartzen direla?
Bai. Egin-eginean ere, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen ondorioetarako, izatezko bikoteak ezkondutako bikoteen parekotzat hartzen dira. Horrela, bada, oinordetza-araubideari dagokionez, eta kasuan-kasuan aplikagarri den foru-zuzenbide zibilaren arabera: izatezko bikotekideek hitzartu ahal dute kideetako bat hiltzen denean bizirik dirauenak ondasun erkide guztien gozamena izatea; biek batera ondasun guztiak xedatu ahal dituzte agerkai bakar batean, testamentu mankomunatuaren bidez edo ermandadeko testamentuaren bidez, eta bikotekideek ezeztatu edo aldarazi ahal dute testamentu hori; eta, bukatzeko, testamentuan edo oinordetza-itunean, elkar izendatu ahal dute komisario.
<< Atzera