faq

  • Nork osatzen du izatezko bikotea, Euskal Autonomia Erkidegoan?

    Eusko Legebiltzarrak 2003. urteko maiatzaren 7an onetsi zuen Izatezko Bikoteen Legea. Horren arabera, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze askearen ondorioa; pertsona horiek adin nagusikoak edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odolkidetasunik edo adopzio-senidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odolkidetasunik ere. Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona horiek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez besteak, ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan bikotea inskribatzea eratzailea da.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra