faq

  • Oinordetza-itunak unean bertan eragingarritasuna du, eta, hori baliatuta, nire semeari/alabari ondasun higiezina eskualdatuko diot. Bizkaian, zein zerga ordaindu behar da horregatik?

    Tartean, zerga bat baino gehiago aipatu behar dira. Semeak/alabak eskuraketaren ondoriozko aitorpena egin beharko du, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, urtebeteko epean; dena den, kasurik gehienetan, salbuetsita egongo da.

    PFEZ deiturikoari dagokionez, eskualdatzailea salbuetsita dago. Eskuratzaileak, bestalde, ez du aitorpenik egin behar, eskuraketa-unean. Geroago, jasotako ondasuna eskualdatzen badu, orduan aitorpena egin beharko du, bigarren eskualdaketak bere ondarean eragindako irabazi edo galerarengatik. Gainera, bigarren eskualdaketa hori egiten badu oinordetza-itunaren izendatzailea hil baino lehenago, zerga ordaindu beharko du, izendatzailearentzat salbuetsita egon zen ondare-irabaziarengatik ere.

    Bukatzeko, ondasun higiezina hiri-lurra bada, eskuratzaileak ordaindu beharko du Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Udal Zerga.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra