faq

  • Nire ezkontidearen herentzian komisarioa naizenez gero, testamentu-ahalordea erabili dut eta dohaintzan eman diot nire semeari/alabari ondasun bat. Bizkaian, zein zerga ordaindu behar da horregatik?

    Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kasuan, semeak/alabak bi aitorpen aurkeztu behar ditu: bata, jasotako ondasunaren balioaren erdia dela eta, aitaren/amaren herentziatik hartu duelako; eta, bestea, beste erdia dela eta, alargun-komisarioak dohaintza egin diolako.

    Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan, semeak/alabak ez du aitorpenik egin behar. Herentziari dagokion ondare-irabazia salbuetsita dago, kausatzailearen heriotza-unetik ahalordea erabili arteko epealdian. Ondasunaren erdiaren gaineko dohaintzari dagokionez, komisario dohaintza-emaileak zerga ordaindu beharko du, ondasuna eskuratu zuenetik hori eskualdatu arte bere ondarean izandako irabaziarengatik.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra