faq
-
Lurralde guztietan berbera al da testamentu-ahalordeari edo oinordetza-itunari buruzko arauketa fiskala?
Ez. Bizkaiak bakarrik onetsi ditu arau fiskal bereziak, testamentu-ahalordeari eta oinordetza-itunari buruz, zerga jakin batzuk direla eta: Oinordetzen gaineko Zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, udal zergak, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga… Arabako arautegiak gairen bat arautu du, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, lurralde erkideko arautegiak egin duenaren antzera.
<< Atzera