faq
-
Zein dira oinordetza-itunaren ondorioak, Gipuzkoako Foruaren arabera?
Orokorrean, aurretiaz testamentu-xedapenen bat egin bada, ondasun berberen gainean, xedapen hori eraginik gabe geratzen da. Oinordetza-itunak unean bertan badu eragingarritasuna, orduan oinordekoari ondasunen gaineko titulartasuna ematen dio; dena den, xedapen-egintzetarako, izendatzaileen eta izendatuen baterako adostasuna behar da. Alderantziz, oinordetza-itunak “post mortem” eragingarritasuna badu, orduan izendatua ondasunen horien oinordeko bihurtzen da, eta izaera hori besterenduezina eta enbargaezina da. Hala eta guztiz ere, izendatzaileek ondasunen gaineko jabetzari eusten diote, eta kostu bidez bakarrik xedatu ahal dituzte ondasunok.
<< Atzera