faq

  • Zein kasutan azkentzen da testamentu-ahalordea?

    Testamentu-ahalordea azkentzen da:

    1. Hori egikaritzeko zein epe ezarri eta epe hori agortutakoan.

    2. Komisarioa hiltzeagatik, edota haren ezintasunarengatik nahiz gertatze bidezko ezgaitasunarengatik.

    3. Behin testamentu-ahalordea egiletsi eta gero, ezkontzaren banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-demanda aurkezteagatik.

    4. Ezkontide-komisarioa berriz ezkontzen denean edo egitez ezkonduen moduko bizimodua egiten duenean, salbu eta testamentugileak beren-beregi kontrakoa xedatu duenean.

    5. Uko egiteagatik.

    6. Komisarioak, kausatzaileari begira edo horren ondorengoei begira, oinordeko izateko ezduintasun-arrazoietatik bat betetzea.

    7. Ahalordean bertan ezarritako arrazoietatik edozeinen ondorioz.

    8. Ezeztapenaren ondorioz.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra