faq
-
Komisarioaren karguak zein ahalmen ematen du?
Komisarioak bere kargua bete behar du, kausatzaileak ezarritakoarekin bat etorriz. Zerbait ezarri ezik, komisarioak izango ditu kausatzaileari berari foruaren arabera dagozkion ahalmenak. Edozein kasutan ere, komisarioak oinordetzako ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin behar du, eta ezin du kausatzailearen testamentua ezeztatu, horretarako esanbidezko baimena ematen zaionean izan ezik.
<< Atzera