faq
-
Gipuzkoako Foruarekin bat etorriz, komisario bidez antolatu al da baserriaren gaineko oinordetza?
Bai. Kausatzaileak bere ezkontidearen ardurapean jar dezake baserriaren eta horri dagozkion lurren oinordekoa izendatzea; ardura horrek bere barruan har ditzake, orobat, ondarearen gainerako osagaiak. Edozein modutan ere, komisarioaren izendapena baliozkoa izan dadin, bi baldintza hauetatik bat bete behar da: 1) Kausatzaileak adierazi behar du zein pertsona-talderen barruan egin behar den izendapena. 2) Adierazpen hori egin ezik, beharrezkoa da kausatzaileak nahitaezko jaraunsleak izatea.
<< Atzera