faq

  • Zein da komisario bidezko testamentuaren ezaugarri nagusia? Onartuta al dago Gipuzkoan?

    Komisario bidezko testamentua da komisarioak egiletsi duena, ahalorde-emaileak berari eman dion testamentu-ahalordea erabilita; izan ere, ahalorde hori ematen da, ahalorde-emailea hil ondoren haren ondasunak xedatzeko. Kode Zibilak beren-beregi debekatzen du testamentu-mota hori. Izan ere, legeria zibil erkidean, testamentuaren oinarrizko ezaugarrietatik bat da bere-berezkoa izatea, eta horrek eragozten du, orokorrean, testamentua egiteko ahalmena eskuordetu ahal izatea. Hala eta guztiz ere, Kode Zibilaren 831. artikulua eraldatu denetik, eta betiere seniparte hertsiaren ondoriozko murrizketarekin, testamentu-ahalordea eman ahal zaio ezkontideari, bai eta, kausatzailearekin ezkonduta egon ez arren, harekin seme-alabak edo ondorengoak dituenari ere. Bestalde, foru-legeria zibil desberdinek, eta, bereziki, Gipuzkoako Foruak onartu egiten dute komisario bidezko testamentua.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra