faq

  • Gipuzkoako Foruarekin bat etorriz, baserria xedatu al da, mortis causa, nahitaezko jaraunsleetatik baten mesederako?

    Bai, egin daiteke hori. Eta kausatzaileak baserria eta horri dagozkion lurrak xedatzen baditu nahitaezko jaraunsleetatik baten mesederako, edo batzuen mesederako indibisoan, ulertuko da onuraduna edo onuradunak haren oinordeko direla, gainerako pertsona guztiak alde batera utzita. Kasu horretan, eta kausatzaileak beren-beregi kontrakoa ezarri ezik, baserriaren eta horri dagozkion lurren balioa ez da zenbatuko, seniparteak kalkulatzeko orduan. Dena dela, baserriaren eta horri dagozkion lurren balioa seniparteari egotzi beharko zaio, seniparte hori baitagokie, kausatzailearen gainerako ondarearen gainean, haren nahitaezko jaraunsle direnei edo denari, baserriaren oinordeko bihurtu diren neurrian; egozketa horren ondorioa da, besterik gabe, senipartearen ordainketa ziurtatzea.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra