faq
-
Bada Gipuzkoan berezko foru-zuzenbide zibilik?
Lege idatzirik izan ez arren, Gipuzkoako biztanleek antzinatik eutsi zieten euren ohiturazko erakundeei, eta erakundeok indarrean iraun zuten, zailtasun handiekin bada ere, zuzenbide idatziaren erasoen aurka. Ohiturazko antolakuntza hori baserri-guneetan kokatzen zen, batik bat, baserriaren eskualdaketa indibisoa bermatzeko helburuarekin. Azkenean, Eusko Legebiltzarrak azaroaren 16ko 3/1999 Legea onetsi zuen, eta, bertan, Gipuzkoako Forua idatziz arautu eta hori barruratu zuen Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legean (147.etik 188.erako artikuluak).
<< Atzera