faq

  • Zein da ondasunen foru-komunikazioari buruzko araubidearen ezaugarri nagusia? Nola bereiz daitezke foru-komunikazioa eta irabazpidezkoen sozietatea?

    Foru-komunikazioaren bitartez, erkide egiten dira, ezkontideentzat erdi bana, ondasun higigarri eta onibar guztiak, euren jatorria edozein izanik ere, batarenak izan nahiz bestearenak izan, edozein titulutatik eskuratu direla, bai ekarritakoak, bai ezkontza bitartean eskuratutakoak, non dauden kontuan hartu gabe. Horretarako, nahitaezkoa da foru-komunikazioa, ezkontzak eratortzen duena, desegite-unean sendotzea, ezkontideetatik bat, seme-alabak edo ondorengo erkideak dituela, hiltzegatik. Kasu horretan, ondasun guztiak erkide egiten dira, eta komunikaziopeko ondasun deitzen zaie.

    Nolanahi den ere, foru-komunikazioa azkentzen bada ezkontideetatik bat hiltzeagatik, baina ondorengo erkiderik utzi gabe, edo foru-komunikazioa azkentzen bada banantze-, dibortzio- edo deuseztasun-epaia eman delako, orduan ezkontide bakoitzari dagozkio berarengan jatorria duten ondasunak, eta horiekin eskuratutakoak, eta horiek saldu eta salmenta-prezioarekin eskuratutakoak.  Eskuraketa egiteko, zati batean behintzat, beste jatorri bateko ondasunak erabili badira, orduan ondasun horien titularrei dagozkie, indibisoan, bakoitzak jarri duen zenbatekoaren arabera.  Irabazitako ondasunak bi ezkontideen artean banatuko dira erdi bana.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra