faq

  • Bizkaian senipartea kolektiboa dela esan ohi da. Zer esan nahi du horrek?

    Bizkaiko Foruan, testamentua egiteko askatasunari zenbait muga ezarri zaizkio. Horietatik bat da, hain justu ere, senipartea. Nolanahi den ere, Bizkaiko senipartea kolektiboa da. Horrek esan nahi du senipartea eratxikitzen zaiola herentziara deituriko senide-talde bati; baina senipartea ez dagokio banaka senide horietatik bati ere, testamentugileak hauxe egin dezakeelako: senideetatik bat bakarrik aukera dezake, gainerakoak baztertuz; batzuk hauta ditzake, berak nahi duen proportzioan, gainerakoak baztertuz; edo guztiak izenda ditzake, berak nahi duen proportzioan. Are gehiago, herentziara deituriko senide-taldearen barruan, testamentugileak ez du zertan errespetatu gradu-hurbiltasunaren irizpidea; aitzitik, urrunagokoa hauta dezake, nahiz eta hurbilagokoak bizirik egon.

     Edonondik begira dakiola ere, testamentugileak, testamentua egiteko unean, kontuan hartu behar ditu nahitaezko oinordeko guztiak; batera nahiz bestera, kanpoan geratu direnak ere testamentuan agertu behar dira, bazterketaren bitartez.  Haatik, legeria zibil orokorrean, seniparte hertsia banakakoa da; horrek esan nahi du seniparte hertsia nahitaez banatu behar dela senipartedunen artean, zati berdinetan eta gradu-hurbiltasuna errespetatuta.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra