faq

  • Komisarioaren karguak zein ahalmen ematen du?

    Komisarioaren kargua borondatezko, doako eta bere-berezkoa da, eta kasuan-kasuan izendatutako komisarioak berak bete behar du kargu hori, ahalmenak ezin direlako eskuordetu. Betiere, komisarioak jardun beharko du, ahalorde-emaileak testamentu-ahalordean beren-beregi ezarritakoaren arabera.  Bertan zerbait ezarri ezik, komisarioak izango ditu kausatzaileari berari foruaren arabera dagozkion ahalmenak. Edozein kasutan ere, komisarioak oinordetzako ondasun, eskubide, zama eta betebehar guztien inbentarioa egin behar du, eta ezin du kausatzailearen testamentua ezeztatu, horretarako esanbidezko baimena ematen zaionean izan ezik. Komisarioak, alabaina, bere buruari adjudikatu ahal dizkio kausatzaileak testamentuan eratxiki ahal zizkion ondasunak, bai eta testamenturik gabeko oinordetzan edo testamentu-ahalordea egikaritu ezik berari dagozkion ondasunak ere. Komisarioak, oro har, albazea eta kontulari-banatzailea izenda ditzake.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra