faq

  • Zein da komisario bidezko testamentuaren ezaugarri nagusia? Onartuta al dago Bizkaian?

    Komisario bidezko testamentua da komisarioak egiletsi duena, ahalorde-emaileak berari eman dion testamentu-ahalordea erabilita; izan ere, ahalorde hori ematen da, ahalorde-emailea hil ondoren haren ondasunak xedatzeko. Kode Zibilak beren-beregi debekatzen du testamentu-mota hori. Izan ere, legeria zibil erkidean, testamentuaren oinarrizko ezaugarrietatik bat da bere-berezkoa izatea, eta horrek eragozten du, orokorrean, testamentua egiteko ahalmena eskuordetu ahal izatea.  Hala eta guztiz ere, Kode Zibilaren 831. artikulua eraldatu denetik, eta betiere seniparte hertsiaren ondoriozko murrizketarekin, testamentu-ahalordea eman ahal zaio ezkontideari, bai eta, kausatzailearekin ezkonduta egon ez arren, harekin seme-alabak edo ondorengoak dituenari ere. Bestalde, foru-legeria zibil desberdinek, eta, bereziki, Bizkaiko Foruak onartu egiten dute komisario bidezko testamentua.  Are gehiago, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 13. artikuluaren arabera, bizkaitar forugabeek ere komisario bidezko testamentua egin dezakete, Bizkaiko Foruaren xedapenekin bat etorriz.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra