faq

  • Zein dira testamentu mankomunatuari buruzko arau zehatzak, Bizkaiko Foruan?

    Bizkaian, bizkaitar forudunek nahiz forugabeek testamentu mankomunatua egin dezakete; baina nahitaezkoa da betiere notarioaren aurrean egitea. Testamentua horrela eginez gero, bi ezkontideek batera ezeztatu edo aldarazi ahal izango dute testamentu hori, notarioaren aurrean geroago beste testamentu bat edo oinordetza-ituna eginez. Horrez gain, ezkontideetatik edozeinek bere kabuz testamentu mankomunatua ezeztatu ahal izango du, baldin eta modu sinesgarrian besteari ezeztapena jakinarazten badio; ez badu jakinarazpenik egiten, ezeztapenak ez du ondoriorik izango. Testamentu mankomunatuaren aldebakarreko ezeztapenak berarekin dakar haren xedapen guztiak eraginik gabe geratzea; orobat, testamentu horren klausuletatik edozein ezeztatzen denean, aldebakarreko erabakiz. Bukatzeko, ezkontideetatik bat hiltzen bada, testamentu mankomunatua egiletsi eta hurrengo urtean, alargunak ezin ditu ezeztatu ondasun erkideen gaineko xedapenak.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra