faq

  • Zein testu idatzitara daude bilduta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilaren arauak?

    Gaur egun, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legeak testu bakar batera bildu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibil desberdinei dagokienez, indarrean dauden arauak, hain justu ere, Bizkaiko Forua, Gipuzkoako Forua eta Aiarako Forua. Historian zehar, alabaina, ez da beti horrela izan. Bizkaian, agiri bidezko foru-iturriei erreparatuta, azpimarratzekoak dira Durangoko Merindadearen Foru Zaharra (XIV. mendea), Avellanedako Forua (1394), Foru Zaharra (1452), Enkarterrietako Forua (1503), Enkarterrietako Albedrio Forua (1503) eta Foru Berria (1526). Araban, aipatu beharrekoak dira Gaztelako errege-erreginen eta Arabako probintziaren arteko hitzarmena (1322), Aiarako Forua (1373) eta Foru Koadernoak (1417 eta 1458). Gipuzkoan, bestalde, Ermandadeko Ordenantzak (1397) eta Foruaren Bilduma Orokorra (1696). 1959. urteko uztailaren 31n, 32/1959 Legearen bitartez, Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Bilduma onetsi zen, Bizkaia eta Arabarentzat. Gipuzkoa, ordea, kanpoan geratu zen, arauketa idatzi eta propiorik gabe, 1999. urteko azaroaren 16ko 3/1999 Legea onetsi arte, horrek aldarazi baitzuen Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea, Gipuzkoako foru zibilari dagokionez.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra