faq

  • Zer adierazi nahi du "foru" hitzak? Zein dira hitz horren esanahiak?

    Prozesuari dagokionez, forua jurisdikzio-eskumen berezia da; pertsona jakin batzuek, euren kargua dela eta, halako eskumen berezia dute, hala nola, parlamentuko kideek.

    Foruak, bestalde, pribilegioa adierazi nahi du, alegia, pertsona zehatz bati edo pertsona-talde jakin bati aitortutako egoera onuragarria; esangura horretan aipa daitezke, besteak beste, eliza-forua, foru militarra eta foru diplomatikoa.

    Gainera, foru hitza, eta, zehatzago, udal forua, hiri-agiria edo hiri-gutuna aipatzen denean, errege-erreginek edo lurreko jauntxoak aitortutako estatutu juridikoaz hitz egiten da; estatutu horren ondorioz, hiribildua edo hiria sortzen zen, eta, ondorenez, bertan zen aplikagarria. Hiri-gutunaren helburu orokorra zen bertako bizimodua arautzea, eta, zinez, zenbait pribilegio barruratzen zituen (adibidez, salbuespen fiskalak, soldadutzara joan beharrik eza...).

    Bukatzeko, Espainiako estatuko zuzenbidean, foru hitzaren bitartez, zuzenbide pribatuaren arloko erregela juridikoen multzoa aipatu nahi da; antzinako usadio eta ohiturek eratorri dituzte erregela horiek, eta indarrean daude gaur egun ere toki jakin batzuetan. Ildo horretatik, foru-zuzenbide zibilaz ere hitz egiten da.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra