Blog

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIAREN 2023/2024 IKASTURTEAREN IREKIERA EKITALDIA

Forulege 2023/11/22

2023ko azaroaren 21ean, asteartea, 19: 00etan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2023/2024 ikasturteari hasiera emateko ikasgaia eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoaren egoitzan (Henao, 8). Ekitaldiaren buru izan ziren Luis Ángel Garrido Bengoechea jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako lehendakaria; Olatz Garamendi Landa, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua; Diego de Granados Asensio, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko dekanoa; Fernando Rey Martínez jauna, Valladolideko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna; eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentea, Andrés María Urrutia Badiola. Besteak beste, han izan ziren ere Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga Olaizola andrea; Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomás Martínez andrea; eta Adrían Celaya jaunaren familiaren ordezkariak, bai eta Abokatutzarenak, Notariotzarenak eta Jabetza-erregistratzaileenak ere.

Ekitaldian, Valladolideko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun Fernando Rey Martínez jaunak La igualdad jurídica: viejos problemas, nuevas soluciones izeneko inaugurazio-lezioa eman zuen.

Era berean, Carmen Abajo Areitio andrea saritu zuten, bere Alcance y límites de la utilización de videocámaras por la FCSE con especial referencia a las Bodycam lanagatik;  gaztelaniazko Zuzenbide Publikoaren kategorian, legelari gazteentzako "Adrián Celaya" sarien VIII. edizioan.

Aurkezpenaren irudi batzuk eskaintzen ditugu gure blogean. 

 

 

 

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra