Blog

‘HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA IV' OBRAK 1.051 TESTU ESKAINTZEN DITU BERE IV. ARGITALPENEAN

Forulege 2023/10/11

- 2007tik, "Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz" egitasmoaren laugarren argitalpena da oraingoa, proiektuaren helburua euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea delarik, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzea izan dezaten.

- "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA"-ren aurreko argitaraldian, 786 testu jaso ziren eta laugarren argitaraldi honek, berriz, 1.051 testu eskaintzen ditu.

- Edizio honetan, lege-definizioak ematen dira arlo berezituetako terminologia zedarritzeko, eta horrek, herritarren hizkuntza-eskubideei eragiten dien neurrian, lekua izan du oraingo argitaraldian.

- 2023ko uztailaren 31ra arte argitaratutako lege-testuak jaso dira argitaraldi elektroniko berri honetan. Besteak beste, bildumak FAO erakundearen testuak bildu ditu lehendabiziko aldiz.

- Argitaraldi hau hiru formatutan eskaintzen da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (azken formatu biotan argitalpen osoa eskura daiteke), eta testu-bilduma aldian-aldian eguneratuko da, Euskaltzaindiaren webgunean bertan (Hizkuntza-Zuzenbidea. 4. argitaraldia - Hizkuntza-Zuzenbidea. 4. argitaraldia (euskaltzaindia.eus)).

 

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra