Blog

MINOR Bilduma bildumako laugarren liburuaren argitalpena, José Miguel Gorostiza Vicente abokatuak idatzia.

Forulege 2023/09/26

Irail honetan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA) , Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak MINOR Bilduma-ren laugarren liburua argitaratu dute. Bilduma honen helburua Euskal Herriko eragile juridikoak idatzitako testuak argitaratzea da, lan espezifikoak bilbatuz, zein gai zehatzei buruzko monografiak argitaratuz.

Horrela, José Miguel Gorostiza Vicente abokatuak idatzitako “Troncalidad y patrimonio familiar” lana argitaratu dute.           

Bilbo, 1960. José Miguel Gorostiza Vicente Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoko (ICAB) abokatua 1985etik. Azken erakunde hau ordezkatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordean, hura 2017an eratu zenetik. Hemen, ebaluazio- eta aholkularitza-lanak egiten ditu Jaurlaritzara eta Eusko Legebiltzarrera bideratuta. ICABeko eta Deustuko Unibertsitateko Praktika Juridikoko Eskolan irakasle gisa laguntzen du, Abokatutzan Sartzeko Unibertsitate Masterrean irakatsiz, bai eta hainbat ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatuz, edota txostenen argitalpenetan lagunduz. Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibilaren Ikerketa Taldeko kide da 2000. urtetik, eta koordinazioaz eta lan-dinamikez arduratzen da. Eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea da 2003an sortu zenetik.

Argitalpen honekin batera idazlearen eta liburuaren azalaren argazkiak doaz, baita liburuaren lehen orrialdeak ere, aurkibidea barne.

 

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: minorlauaurkibidea.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra