Blog

OROIGARRIA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN JARAUNTSIKO OINORDETZA ETA FAMILIA ONDAREA ESKUALDATZEKO PLANGINTZARI BURUZKO IKASTAROA

Forulege 2023/04/13

Ikastaro honen helburua da eragile juridikoa gaitu, familia ondarearen eskualdaketan ziurtasunez eta zehaztasunez joka dezan, batez ere, horren eragile edo osagaiak lotuak badira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren legeariarekin, dela zibila, dela zergari buruzkoa. Hori dela eta, orain aurkezten den ikastaro berri honetan metodologia praktikoa nagusitzen da, eta horren bidez bateratu egiten dira azalpen teorikoak eta errealitatearen gertaera eta egoerak. Beti ere, aintzat harturik halako irizpideak, organo administratibo zein judizialetan ematen direnak, jurisprudentzia eta doktrina barne.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa Donostian antolatzeko. Ikastaroa Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak duen ordezkaritzaren egoitzan egingo da. Ikastaroa Gipuzkoako jardule juridikoei zuzenduta dago. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: curso.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra