Blog

"REFORMAS LEGISLATIVAS PARA EL APOYO A LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD. Estudio sistemático de la Ley 8/2021, de 2 de junio, al año de su entrada en vigor" liburua argitaratu da.

Forulege 2023/02/06

Lan honek ikuspegi zehatz batetik aztertzen du 8/2021 Legeak egindako aldaketa garrantzitsua. Erreforma hori, gure ordenamendua New Yorkeko Konbentzioaren 12. artikuluaren eskakizunetara egokitzeko egin zen. Hain zuzen ere, artikulu horrek desgaitasuna duten pertsonei autonomia aitortu behar zaiela eta haien gaitasun juridikoa gainerakoen baldintza berberetan erabili behar dutela aldarrikatzen du.

Obra 10 zatitan egituratzen da. Lehenengoak, sarrerakoa, notarioek, fiskalek, magistratuek eta katedradunek erreformari buruz duten ikuspegia jasotzen du. Jarraian, hurrengo bederatzi zatietan, erreformak Espainiako ordenamendu juridikoan izan duen eragina aztertzen da (Kode Zibila, Zigor Kodea, Notariotzaren Legea, Erregistro Zibilaren Legea, Hipoteka Legea, etab.). Lan guzti hau, mundu akademikoan eta profesionalean ospe handia duten egileek garatu dute.

José Ángel Martínez Sanchiz jaunak, Notariotzaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, lanaren hitzaurrea idatzi du; lanak Notariotza Fundazioaren babesa duelarik.

Lana Dykinson argitaletxeak argitaratu du, eta koordinatzaileak Francisco Lledó Yagüe jauna, María Pilar Ferrer Vanrrell anderea, María Ángeles Egusquiza Balmaseda anderea eta Francisco López Simó jauna izan dira.

Post honi atxikita dajo liburuaren aurkibidea. Liburua hemen eskura daiteke: Librería Dykinson - Libros y ebook de Derecho, Ciencias Sociales y Humanidades. Manuales y textos UNED.

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: indicedispacidad.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra