Blog

"Leyes civiles vascas-Euskal lege zibilak" liburuaren bigarren edizioa.

Forulege 2022/09/21

IUSPLAZA bildumak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikok barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxearen laguntzarekin.  

Liburuaren bigarren edizio honetan,  4/2022 LEGEA, MAIATZAREN 19KOA, EUSKAL KASAZIO-ERREKURTSO ZIBILARI BURUZKOA, gehitu da.

Blog honi atxikitzen zaizkio, bigarren edizio honen azala eta aurkibidea. Liburua eros daiteke ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian.


 

 

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: BIGARREN EDIZIOAREN AURKIBIDEA.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra