Blog

KOOPERATIBAK: BAZKIDEEN PARTAIDETZA EKONOMIKOARI BURUZKO KONGRESUA

Forulege 2017/12/07

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen.

Kongresuaren lehen egunean Javier Divar Garteiz-aurrecoa jaunak nabarmendu zuenez, kooperatibetako bazkideen partaidetza ekonomikoa irizpide demokratikoen arabera gauzatu behar da. Jarraian, Alejandro Martínez Charterina jaunak printzipioa aztertu zuen ikuspegi historikotik eta doktrinaletik; berak nabarmendu zuenez, hasiera-hasieratik bazkideen partaidetza ekonomikoa eztabaidatu izan da, batik bat, kapitalera eginiko ekarpenen ordainsaria. Hirugarrenik, , Alfredo Muñoz García jaunak eta Sagrario Navarro Lérida andreak ekarpenaren itzulketa jorratu zuten bazkideak kooperatibatik alde egin nahi duenean. Bazkidearen baja kooperatibarentzat finantza-arazoa eta kaudimen-arazoa da, kapitala urritzen delako bazkideak alde eginda; nolanahi den ere, hizlari bien esanetan, sozietateen kapitala zer den zehaztu beharko litzateke berriro, sozietatearen kaudimena ziurtatzeko eginkizuna galtzen doalako kapitala. Hurrenik, Enrique Gadea jaunak bazkideei ekarpena itzultzeko orduan, kooperatibatik alde egin nahi duenean, sozietatearen galerak egozteak dakartzan arazoak aztertu zituen. Jarraian, Fernando Sacristán jaunak jorratu zituen etxebizitza-kooperatibetan bazkideak baja hartzen duenean sor daitezkeen ondorio guztiak.

Kongresuaren bigarren egunean Eba Gaminde Egia andereak bazkideen ekarpenaren araubidea aztertu zuen Espainiako lege guztietan. Hurrenik, Alberto Atxabal jaunak kooperatibaren kapitalaren tributu-araubidea jorratu zuen, kapitalaren ordainsari ezberdinak eta horien ondorio fiskalak nabarmenduz. Arratsaldeko bigarren mahaian, Francisco Javier Arrieta jaunak nabarmendu zuenez, kooperatibetako Derrigorrezko Erreserba Funtsa ezin daiteke banatu bazkideen artean; Gonzalo Martínez Etxeberria jaunak kooperatiba guztiek eratu behar duten Hezkuntza eta Sustapen Funtsaren garrantzia adierazi zuen; eta amaitzeko, Héctor Mata Diestro jaunak kooperatibetako derrigorrezko funts horien bilakaera historikoa azaldu zuen.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra