Blog

2017/2018 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2017/10/27

Asteazkenean, urriaren 25ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka Gervasio jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Jesús Delgado Echeverría irakasle doktore jaunak, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbideko Fakultateko katedradun emerituak, eman zuen "Vecindad civil: a propósito de una iniciativa de reforma" izenburuarekin.

Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako II. "Adrián Celaya" Sariak eman ziren. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.

Saridunak:

Euskal zuzenbide pribatua, euskaraz:

Maite Gómez Oleagoitia andrea “Lagundutako giza uglaketa tekniken ondorioak Euskal Zuzenbide Zibilean” lanarekin.

Euskal zuzenbide pribatua, gaztelaniaz:

Jonatan Manrique Sampedro jauna “Troncalidad, Indignidad Sucesoria y Orden Público Interregional” lanarekin.

Euskal zuzenbide publikoa, euskaraz:

Hutsik geratu zen.

Euskal zuzenbide publikoa, gaztelaniaz:

Laura Sancho Martínez andrea “El nuevo Derecho Paisajístico en el País Vasco. Hacia una ordenación equilibrada y sostenible de nuestro territorio” lanarekin.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra