Blog

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa

Forulege 2017/07/28

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren jarduera juridikoaren Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua laguntzaile dituztela, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa antolatzeko. Ikastaro horrek 30 ordu izango ditu, 12 ekitalditan banatuta, 10 Euskal zuzenbide zibilari buruzkoak eta 2 zerga zuzenbideari buruzkoak. Ikastaroa urrian hasiko da eta 2 hilabeteko iraupena izango du. Helburua du jardule juridikoek, araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea, alor horiek, zibila eta zergari buruzkoak direla. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak irailaren hasieran adieraziko dira.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra