Blog

“Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura

Forulege 2016/09/19

Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu programa datorren urriaren 5ean hasiko da. Hori dela eta, “Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitugu.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztiok euskal auzotasun zibila izatearren arlo zibilean eta zerga arloan ditugun eskubideei buruz hitz egingo da. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, urriaren 3an indarrean sartu denean, zenbait ondorio eragin ditu jaraunspen bidezko oinordetzetan eta Jaraunspen eta Dohaintzen zergen ordainketan, ohiko bizilekua hartzen baita konexio puntu gisa.
Hitzaldi horretarako hurbilduko zaizkigu Elixabete Piñol Olaeta, jarduneko abokatua; eta Alberto Atxabal Rada, Deustuko Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle titularra.
Zain izango gaituzu datorren asteazkenean, irailaren 21ean, 18:30ean, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan.
Bide batez, gogorarazi nahi dizugu Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu tituluansartzeko onarpen eskaera egiteko epea zabalik dagoela eta aurtengo edizioan 40 toki daudela.
Programari buruzko informazioa, edukia eta onarpen prozesuari buruzko informazioa esteka honetan aurkituko duzu.

Informazio gehiago:

emaila: comunicacion.derecho@deusto.es

Tlfa: 944 139 412

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra