Blog

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Forulege 2016/03/15

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den maiatzaren 11n. Hitzarmen honekin erakunde bien arteko lankidetza indartzen da zuzenbidearen ikerketan eta zabalkunde sozialean, batez ere, euskal zuzenbidean, zibilean eta autonomikoan, eta euskara juridikoan.

Hitzarmena Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andrés Urrutia jaunak, eta Deustuko Unibertsitatearen errektoreak, José María Guibert jaunak, sinatu zuten.

Lehendabiziko eginkizuna “Experto en Derecho Civil Vasco” graduondoko titulua martxan jartzea izango da. Graduondoko titulu honek, 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa indarrean sartu denetik euskal gizarteak dituen ezagutza beharrak beteko ditu.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra