Blog

Jardunaldia: XXI. Mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 2015eko Legetik etorkizunezko lege garapenetara

Forulege 2015/07/27

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean, ari da antolatzen XXI. Mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 2015eko Legetik etorkizunezko lege garapenetara jardunaldia. Euskalduna Jauregian egingo da, Bilbon, 2015eko azaroaren 2an eta 3an.

Joan den ekainaren 25ean, Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea. Jardunaldiak ezagutzera eman nahi du lege berria, eta aurrera jarraitu Zuzenbide Zibila aztertzen, garatzen eta eguneratzen.  Aurreneko egunean, azaroaren 2an, testuingurua jarriko zaio Euskal Zuzenbide Zibilari: bilakaera historikoa eta instituzionala, eta Europari egokitzea. Bigarren egunean, Oinordetza Zuzenbidearen alderdi berrienak izango dira eztabaidagai, izatezko bikoteak edo zaintza partekatua barne.

Batera bidaltzen da egitarauaren aurre aurkezpena. Datorren irailean zehaztasun gehiago azalduko dira egitarauari buruz eta aldi berean interesdunak izena emateko epea zabalduko da.

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: Jardunaldiaren_egitaraua_.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra