Blog

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen omenaldia Adrian Celayari eta “XXI. mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 5/2015 Legetik bere etorkizuneko garapenetara” jardunaldien iragarpena

Forulege 2015/07/24

Atzo, 2015. urteko uztailaren 23an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldi ekitaldia egin zioten Adrian Celaya jaunari Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren batzar aretoan. Ekitaldian, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren dekanoak, Carlos Fuentenebro jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak, Andres Urrutia jaunak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendariak, Fernando Salazar jaunak eta Eusko Legebiltzarreko buruak, Bakartxo Tejeria andereak parte hartu zuten. Azken honek Adrian Celayari oparitu zion berrikitan Eusko Legebiltzarrak onetsi duen 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal zuzenbide zibilari buruzkoaren ale berezia, euskaraz eta gaztelaniaz. Orobat, “XXI. mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 5/2015 Legetik bere etorkizuneko garapenetara” jardunaldien iragarpena eta horien irudiaren aurkezpena ere egin ziren.

 

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra