Blog

2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2014/10/29

Urriaren 28an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2014/2015 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jarduneko lehendakaria eta magistratua, Nekane Bolado Zárraga anderea, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Mario Martínez de Butrón jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Adrian Celaya Ibarra jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea, Andres Urrutia Badiola jauna. Ricardo de Ángel Yagüez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen katedradun emerituak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Una obra jurídica monumental de nuestros días: el “Marco Común de referencia”. Breve descripción y modesta valoración izenburupean. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria den Adrián Celaya Ibarra jaunak erantzun zion eta horren ondoren Nekane Bolado Zárraga andereak Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2014/2015 ikasturtea ireki zuen.

 

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra