Blog

Javier de Oleaga (†) jaunari omenaldia

Forulege 2014/10/02

Joan den astelehenean, irailaren 29an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak, Javier de Oleaga Echeverría (†) abokatuari hil ondoko omenaldia egin zioten Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan. Omenaldi horretan parte hartu zuen jendarte zabala, Javier de Oleaga Echevarríaren familiari bere atxikimendua erakutsi ziona, hura gogoratuz eta goratuz. Hizlariak izan ziren: Adrián Celaya jauna, Nazario Oleaga jauna, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea, Itziar Monasterio anderea eta Andrés Urrutia jauna.

Omenaldiko irudi bi erakusten dira blog honetan.

Ezkerretik eskuinera: Txemi Gorostiza, Nazario Oleaga, Adrián Celaya, Itziar Monasterio eta Andrés Urrutia

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra