Blog

Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanei buruzko lehen ikaskuntza jardunaldiak: "Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna"

Forulege 2014/09/11

Atseginez jakinarazten dizugu jardunaldi batzuk egingo direla urriaren 13an eta 14an, “Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna” aztertzeko, Bilboko Euskalduna jauregian. Honekin batera bidaltzen dizugu haien egitaraua.

Egitarauaren koordinatzaileok erabili dugun ideia nagusia izan da bi eskubideren artean inoiz sortu den gatazka baten alderdiak aztertzea eta argitzea: legebiltzarkideek Gobernuaren informazioa eta dokumentazioa eskatzeko duten eskubidea, batetik, eta zenbait kasutan egon daitekeen pribatutasunerako eskubidea, hala nola pertsona fisiko eta juridikoen datuez ari garenean, bestetik.

Arazo horri erantzuteko, zein, egiaztatu dugun bezala, ohikoa izaten baita Legebiltzarraren jardueran, zenbait erakunderekin eta gaia aztertu duten zenbait pertsonarekin jarri gara harremanetan, Zuzenbidearen ikuspegitik beren iritzia eman dezaten; halaber, esperientzia praktiko aipagarrienak ere deskribatuko dira. Erakunde arteko ikuspegi bat landuko da: Zuzenbide konparatua; Gobernu zentrala eta Gorteak; autonomia-esparrua; datuak babesteko agentziak; legelari, unibertsitate-irakasle eta gobernuen harreman parlamentarioen arduradunen esku-hartzea.

Tratamendu berezia emango zaio Euskadiko egoerari eta Eusko Legebiltzarreko taldeen mahai-inguru batekin amaituko da.

Azkenik, gure nahia da hizlarien eta parte-hartzaileen gogoeta analitikoek balio praktiko bat ere edukitzea, ondorio-proposamen batzuk lortu nahi baitira jardunaldion amaieran, baliagarriak bai gaiaz interesatuta dauden eragile politikoentzat (legebiltzarren mahaiak, legebiltzarrak eta gobernuak) bai legelarientzat, denen artean jarraibide instituzional konpartitu batzuk diseinatzeko.

Gure artean izango zaitugulakoan, har ezazu gure agurrik adeitsuena.

Santiago Larrazabal Basañez - JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIA

Josu Osés Abando - EUSKO LEGEBILTZARREKO LETRADUA ETA LEGEBILTZARREKO GAIAK KUDEATZEKO ZUZENDARIA

 

Informazio gehiago: www.ivap.euskadi.net

Izen-emate epea: 2014/06/19 - 2014/09/19

Izen-ematea:

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: Egitaraua.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra