Blog

José Miguel Fernández de Bilbao jauna hil da (g.b.)

Forulege 2014/01/08

Joan zaigu José Miguel Fernández de Bilbao notario jauna eta Zuzenbidean doktorea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide izateaz landara ere, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen partaide izan zen. Gogoz parte hartu izan du Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren inguruan izan diren hainbat egitasmotan, azken urteetan ondu direnak. Esandakoaren argigarri, haren bibliografia mezu honi eransten zaio. Bizkaiko Foru Zibilaren idazketa batzordearen kidea izan zen, gerora, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea 3/1992 ekarri zuena. Azpimarratzekoak izan dira berak erakutsi dituen Foru Zuzenbide Zibilerako gogoa eta ekimena. Urte luzeetan Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakaslea izan zen, Foru eta Autonomia Zuzenbidearen ikasgaian eta Doktorego Ikastaroetan. Gure doluminak familiarentzat. Hileta elizkizuna gaur izango da, Mundakako parrokian, arratsaldeko 7etan. Goian bego.

Bibliografia

  • Fernández Bilbao, J.M.: «La responsabilidad por deudas de los cónyuges en la "Ley del Derecho civil foral del País Vasco"». El Derecho Foral vasco tras la reforma de 1992. Pamplona: Aranzadi, 1996, 2ª edición, pp. 121-131.
  • Fernández Bilbao, J.M.: «La responsabilidad por deudas de los cónyuges en la "Ley del Derecho Civil Foral del País Vasco"». El Derecho Foral Vasco tras la reforma de 1992. Pamplona: Aranzadi, 1994, pp. 99-107.
  • Fernández Bilbao, J.M.: «Mesa Redonda sobre el tema "Régimen económico-matrimonial y comunicación de bienes"». Jornadas Internacionales sobre Instituciones civiles vascas. (González, M. y Churruca Arellano, J., Coords.). Bilbao: Universidad de Deusto, 1991, pp. 306-312.
  • Fernández Bilbao, J.M.: «Ámbito territorial del Fuero y su posible ampliación». VI Jornadas Vizcaya ante el siglo XXI / Bizkaia XXI. mendearen aurrean, VI. Jardunaldiak. Actualización del Derecho civil vizcaíno y Jurisprudencia. (Ossa Echaburu, R., Coord. y Dir.). Bilbao: Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia, 1988, tomo 2, pp. 193-209.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra