Blog

2013/2014 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2013/10/31

Urriaren 29an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2013/2014 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Mario Martínez de Butrón jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea, Andres Urrutia Badiola jauna. Mario Fernández Pelaz jaunak, Kutxabank erakundearen buruak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Aurrezki kutxak: Antolakuntzaren bilakaera izenburupean. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria den Juan Luis Ibarra Robles jaunak erantzun zion eta horren ondoren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2013/2014 ikasturtea ireki zuen.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra