Blog

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urteurrena

Forulege 2013/06/04

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren  X. urteurrena ospatu da joan den asteartean, maiatzaren 28an. Ekitaldian parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Jose Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Sabino Torre jauna, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Araubide Juridikoko sailburuordea; Fernando Salazar jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hurrengo lehendakaria; Gorka Martínez jauna, Kutxaren Gizarte Ekintzaren lehendakaria; Nazario Oleaga jauna, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren dekanoa; Mario Martínez de Butrón jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa; Germán Barbier jauna, Espainiako Jabetza erregistratzaileen eta Merkataritzako erregistratzaileen Elkargoaren dekanoa Euskal Herrian; eta Andres Urrutia jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordea, Akademiaren burua den Adrian Celaya jaunaren ordezkari gisa. Ekitaldia Bizkaiko Foru Jauregian egin zen.

Parte hartu zuen erakundeei X. urteurrenaren oroitzapenezko plaka bana eman zitzaien.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra