Blog

Bizkaiko Legeria fiskala eta Euskal Herriko foru zuzenbide zibila gerra zibilaren aurrean (1876-1936)

Forulege 2013/04/22

Kontzertu Ekonomikoetan ezarritako araubidearen barnean eta gerra zibilaren aurreko aldian, Bizkaiko Foru Aldundiak xedapen desberdinak eman zituen Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren arauketa fiskalaren inguruan. Xedapen horietatik garrantzitsuenak izan ziren, bateko, Eskubide Errealen gaineko Zergaren administratzeko eta gauzatzeko Erregelamendu Orokorra, 1907 urtekoa eta zehatzago, bere 21. artikulua; besteko, Eskubide Errealen eta Ondasun Eskualdaketei buruzko Zergaren Erregelamendua, 1925. urtekoa, eta zehatzago bere 59.7, 59.8, 59.9, 59.10, 65.7, 66.9, 66.10, 66.11, 66.12, 84.3 eta 84.4 artikuluak. Artikuluen testu hori da orain forulege blogean eskaintzen dena. www.forulege.comwebgunera barruratzen da legeak sailean, lege fiskalak atalean, Bizkaia.- Aurrekari historikoak azpiatalean.

Gaia sakon aztertu zuen Alberto Atxabal Rada jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza kideak, bere doktorego tesian Euskal Herriko Foru zuzenbide zibilaren fiskalitatea.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra