Blog

Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren Ebazpena, 2012. urteko irailaren 27koa

Forulege 2013/02/21

Javier Muguruza abokatu jaunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren Ebazpen bat bidali du www.forulege.com blogera, 2012ko irailaren 27koa, hartzaileen artean zabaltzeko. Ebazpen horretan ondasun higiezin baten banakako dohaintzari oinordetza-itunaren izaera ukatzen zaio eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, dohaintzen modalitatearen mende geratzen dela zehazten da; ebazpenean bertan adierazten da, orobat, ondasun higiezina Errioxan kokatzen denez gero, Errioxako Autonomia Erkidegoa dela administrazio eskuduna zerga hori ordainarazteko. Foru Aldundiak azken boladan aldarrikatzen duen doktrina bera garatzen du, hau da, itunari oinordetza-edukia emateko beharra, horrek unean bertan eragingarritasuna duenean. Ebazpen hori, halaber, forulege webgunearen jurisprudentziaren datu-basean barneratuta dago.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra