Blog

Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara

Forulege 2011/12/02

Francisco Javier Arrietak, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle doktoreak, eta Josune López-ek, zuzenbidean lizentziadunak, “Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara” lana aurkezten digute.

Lan honetan ikuspuntu juridikotik jorratzen da gizarte-ekintzak Euskal Herrian izan duen bilakaera. Hasteko, historian zehar izan diren babes-teknika desberdinak azaltzen dira. Jarraitzeko, babes-teknika horiek Euskal Herrian zer-nola aplikatu diren aztertzen da. Horretarako, bi garai nagusi bereizi dira, inflexio-puntu gisa hartuz euskal herrialdeek Foru Zuzenbide Publikoa galdu zuteneko garaia. Bada, gertaera hori funtsezkoa da, gaur egun Gizarte Laguntzaren eta Gizarte Segurantzaren arloan dagoen eskumen-banaketa ulertzeko. Ildo horretatik, sakon interpretatzen da Konstituzioaren 41. artikulua, Gizarte Segurantzaz diharduena. Amaitzeko, bidea zabalik uzten da, iragana oinarri harturik, jardute-aukera berriak bilatzeko, indarreko lege-esparrutik irten gabe.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra