Blog

Àpoca, butlletí Català  d'informació notarial

Forulege 2011/06/16

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoa berriro ere dator gure eskuetara. Izan ere, 1995. urtetik aurrera argitaratu zituen zenbaki batzuk, Kataluniako notarioen jarduerari buruz. Bertan aztertu ziren, besteak beste, katalan hizkuntza eskritura publikoetan erabiltzea, notario-jarduera zuzenak sustatzea, zuzenbidearen historia edota Kataluniako zuzenbide zibil bereziaren aurrerakuntza. Desagertu bazen ere, orain indarberrituta dator Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean. Bi zenbaki berri kaleratu dira, horietan ere hasierako helburuak berresten direla. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Azpimarratzekoa da “Els notaris compiladors” artikulua, Crehuet berak idatzia, horra biltzen baititu lau notario jakintsuen lana, Ramon Maria Roca-Sastre, Ramon Faus, Josep Maria de Porcioles eta Lluís Figa Faura, Kataluniako zuzenbide zibil bereziaren bilduman erabakigarri izan zirenak, hain zuzen ere, 1960 urteko uztailaren 21ekoan.

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: Els notaris_compiladors.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra