Blog

EAEren omenaldia, José María Aycart Orbegozo (†) legelari ospetsuari

Forulege 2011/06/03

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldia egin zion iaz hil zen José María Aycart Orbegozori (†) Donostian, maiatzaren 24an. Hura legelaria zen, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beti erakutsi zuen berebiziko jakin-mina Euskal Autonomi Erkidegoko zuzenbide zibil foralaren inguruan, batez ere Gipuzkoakoaren inguruan. Hori dela eta, ekimen ugari sustatu eta horietan parte hartu zituen, euskal foru zuzenbide zibila aurrera eramateko asmotan.  Omenaldia mahai-inguru moduan eratu zen eta horretan Euskalerriko Adiskideen Elkartearen zenbait ordezkarik hartu zuten parte. Horien artean, Adrián Celaya jauna, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua; horren hitzak jaso dira blog-ean. Era berean, José María Aycart Orbegozori (†) eskainitako omenaldi zenbakia argitaratu du Euskalerriko Adiskideen Elkartearen Aldizkariak, hain zuzen ere, LXVI-2-2010. zenbaki duena.

Omenaldiaren hizlariak (ezkerretik eskuinera): Pablo Beltrán de Heredia (EAE/Madril), Juan Antonio Zárate (EAE/Araba), Rosa María Ayerbe (EAE/Gipuzkoa), Fernando Salazar (EAE/Araba), Adrián Celaya (ZEA, Bilbo), José María Urkia (EAE-ko zuzendaria), Francisco Albizu (EAE/Bizkaia) eta Iñigo de Yrizar (EAE/Madril).

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: Adrián Celaya jaunaren hitzak.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra