Blog

Aragoiko Autonomia Erkidegoko Ondare zuzenbide zibila

Forulege 2011/01/18

Aragoiko Autonomia Erkidegoak, abenduaren 22an Ondare zuzenbide zibilari buruzko abenduaren 2ko 8/2010 Legea argitaratu du.

Lege honen bidez, 1999an heriotzagatiko oinordetza legeak hasitako hamar urteko aldia ixten da. Orduantxe aldarrikatu zen beharrezkoa zela behin batean Aragoiko Konpilaziora bildutako zuzenbide zibila berridaztea. Izan ere, lege honen bidez, berridazketa hori amaitu da.Ibilbide horretan, Aragoiko zuzenbide zibilak bere erro zaharrak indartu ditu, XXI. mendeko Aragoiko biztanleen beharrizan eta gogo berrietara egokitu da eta gizartean presentzia zabalagoa lortu du.

Hazi ere egin da zuzenbide zibil hori, bertako erakunde juridikoak sakontasun gehiagoz moldatu baitira. Esan gabe doa  aldi honetan aurreko lege-arauketari eustea erabaki dela, batez ere, Konpilazioan dagoeneko agertzen ziren erakundeen esparruan, beti ere Konstituzioaren 149.1.8. artikuluaren arabera Aragoiko Erkidegoak bere Autonomi Estatutuaren 71. artikuluan bereganatutako legegintza-eskumena agortzeko asmorik gabe. Hala ere, manuak ugaritu egin dira aurreko arauak argitzeko eta osatzeko eta interpretazio erregelak emateko; hartara, helburu izan da segurtasun juridikoa areagotzea eta arauen gizarte-eraginkortasuna sendotzea, horiek baitira harreman pribatuen osagarriak.

Aragoiko zuzenbide zibilaren berridazketa eta eguneratze prozesuan onetsi den azken lege honek, bertako gobernuari ematen dio ahala, Aragoiko Foru Zuzenbidearen kodea onesteko. Hori egin ahal izateko legegintzazko dekretu baten bidez bil eta batera ditzake hark indarrean dauden Aragoiko lege zibil guztiak.

Modu honetara, Kode berrian sartuko dira 1999ko heriotzagatiko oinordetza legea, urte berekoa den ezkongabeko bikote egonkorren legea, 2003ko ezkontza-araubide ekonomikoa eta alarguntasunarena, 2006ko pertsonaren zuzenbideari buruzkoa, 2010eko gurasoen elkarbizitza etetean familia-harremanetan berdintasunari buruzkoa eta Ondareari buruzko zuzenbide zibilaren lege hau, gehi Konpilazioaren atariko titulua, 1999an eraldatua, berori baita sistemaren giltzarria, hain zuzen ere, Aragoiko zuzenbide zibilaren iturriak finkatzen dituena.

 

8/2010 Legea, abenduaren 2ekoa, Ondare Zuzenbide Zibilari buruzkoa

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra