Blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiak Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia egin zuen (Arratsaldeko saioa)
Forulege 2013/06/06Zuzenbidearen Euskal Akademiak Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia egin zuen joan den maiatzaren 28an, Bizkaiko Foru Jauregian. Arratsaldeko saioan parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Vicente María del Arenal jauna, Bilboko notarioa; Lorenzo Goikoetxea jauna, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea; José Miguel Gorostiza jauna, abokatua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako zuzendaritza-batzako kidea; Alberto Atxabal jauna, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea; eta Nerea Magallón andrea, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea. Moderatzaile gisa letradua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako zuzendaritza-batzako kide den Alkain Oribe andrea aritu zen.
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter