Blog
Santiago Larrazabal Basañez: "El Concierto Económico Vasco en el marco jurídico-constitucional de la Restauración y de la II República"
Forulege 2011/09/07Jarraiko testua, "El Concierto Económico Vasco en el marco jurídico-constitucional de la Restauración y de la II República" izenburupean, aurreko lan baten eguneraketa da. Izan ere, egileak bere lehen bertsioa aurkeztu zuen, “I Jornadas de la Asociación para la Promoción y Difusión del Concierto Económico Vasco, AD CONCORDIAM” izeneko jardunaldietan. Jardunaldi horiek Euskalduna Jauregian, Bilbon, izan ziren 2003. urteko urriaren 22 eta 23an. Hartara, azterketa hau bereziki zuzenduta dago Euskal Kontzertu Ekonomikoak izan zuen araubidearen bilakaera azaltzera, hasi 1878. urtean eta 1937. urtean Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu zen ezabaketa arte. Besteak beste, zabal ikertzen da kontzertu ekonomikoaren errotzea Errestaurazioaren eta II. Errepublikaren marko juridikoan, batik bat konstituzio, estatutu, lege eta erreglamenduen aldeko testuinguruan, horietan bertan sortu, hazi eta garatu baitzen kontzertu ekonomikoa, erraztasun handirik gabeko garaietan.
Santiago Larrazabal Basañez, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea eta Zuzenbide Publikoaren Saileko Zuzendaria eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidea.

