Blog
Euskal juristak: Adrian Zelaia Ibarra (1917)
Forulege 2010/11/30Gakohitzak: Euskal juristak
Inork galdetuko balu gure artean gaur egun zein den euskal legelaririk aipatuena, gutako askok, zalantza-izpirik gabe, batera erantzungo genuke Adrian Zelaia izena emanez eta haren biografia oparoa oroituz.
Zinez dira eragingarriak eta sona handikoak haren esanak eta eginak, euskaldunen nortasunari eutsi nahian, legez nahiz pentsamoldez.
1917. urtean jaio zen Adrian Zelaia Barakaldon. Hil batzuk geroago, haren gurasoak Sestaora joan ziren bizitzera, eta han hasi eta hazi zen Zelaia. Aita Zeberiokoa zuen; ama, aldiz, Begoñakoa, Bilbo ondokoa. Bi-biok baserri-girokoak izanda, berehala utzi behar izan zituzten euren familia-etxeak, eta bizimodua beste nonbait bilatu, hain zuzen ere, Nerbioi ezkerraldean.
Egilea: Andres Urrutia
Iruzkina egin Partekatu:
